XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Jo aitta! Paol aldean askotan izaten gara, baina hemen...
- Beno, beno, nahi duzuena.
- Meriendatu al duzue?
- Bai!
- Gero arte orduan.
- Bai, gero arte! aitta!
- Gero arte, Pedro!
Itzuli aurretik soa trenzubi aldera botatakoan jada ez dazagu ingurua.
Lehengo leku oihandar hartan orain lantegiak, etxeak...
Dena aldatzen ari da: lekuak, lurra, gu.
Herrirantz doala, gizon bat gorantz datorrela dakusa.
Kainabera sorbaldan, otarra eskuan...Mika ipurtokerra!
Deblauki, badaki zer esan emazteari!
Bai.
Emazteari eta abokatuari.
Biei.
- Baina Pedro! Zure jenio horrek galduko zaitu!
- Eta zuk zer egingo zenuke?
Zure familiaz nahi dituen guztiak esaten laga?
- Bai, izan ere txotxolo hutsa da hura, baina, ukabilkada bat ematea ere...
-Ondo egin duzu aitta!
- Hago ixilik lotsagabea!
- Zergatik diok hori, Bikain?
- Ba, ipurtoker horrek lohi-harrak kendu dizkigulako pototik!
- Ia denak!
- Txilipito alua!
- Zeraman kainabera motarekin ez zian amuan karnatarik jarri beharrik-eta!